XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagunak dira errekaren ipar-zonako ur mineralak eta termalak eta oroitezinezko garaitik honat jende anitz ibilia izan da.

Herriak hauen jabegoa 1829. urterarte eduki zuen, non, behar ekonomikoez beharturik, beste jabego komunalekin batera 4.000 dukadotan saltzea erabakitzen duen.

Eroslea Lekunberriko Esteban Bengoechea jauna izan zen, zeinak, bainuetxe bat bezalako erakargarriak eraikiz asko hobatu zuen lekua, entrepresa honetan arrakasta haundirik eduki ez baldin bazuen ere.

Urak, pixabideak, giltzurrinetako harriak, hezueria, diabetesa... bezalako eritasunak tratatzeko erabiltzen dira.

Asuncion de Nuestra Señora eliza XIII. mendekoa da eta bere barnekaldean XVI. mendeko erretablo nagusi plateresko bat eta sagrario espositore moderno bat kontserbatzen ditu.

Nuestra Señora del Carmen baseliza ere bisita dezakegu udal-dermioan.

ZABALTZA

Hedaduraz 14,46 kilometro karratu eta garaieran 436 metrorekin, udalerria honako leku hauetaz integraturik dago: Arraiza (hiriburua), Ubani eta Zabaltza.

Arga ibaiaren eskuin ertzean kokatua dago eta bere lurzatirik haundiena Perdon mendizerraren iparmendebaldeko hegalez dago konstituitua, Iruñeko Arroaren hondoa eratzen duten tuparri gris-urdinkaren gainetik nabarmentzen diren irlatxo menditsuetako bat delarik.

Lurraldeko zonarik garaienak alde menditarrek konstituitzen dituzte, zenbait kasutan 900 metrotara hurbilduz (San Esteban gailurra, 890 metro).

Udalerriko alderik baxu eta lauenek bere iparraldeari dagokion erdia bederen integratzen dute, bertako materiale tuparritsuek Iruñeko Arro hondoa eratuz.

Arga ibaiak lurraldearen iparmendebal muturra zeharkatzen du, erreka honetara Perdon mendizerratik jaisten diren aldiarteko sakan askok beren urak isurtzen dituztelarik lokaztegi fenomenuak sortaraziz (Prado Sakana, Soto-koa, Regadio-koa, Ollamondo, etabar).

Nekazaritza arloan laborerik garrantzitsuenak zituak dira, laboraturiko lurzatirik haundienak gariak hartzen dituelarik lehendabizikotz, garagarra eta mahatsondoak artoarekin batera atzetik dituela, azken hauek, klimak eskaintzen duen hezetasun eskasagatik ureztaturiko zonetan laboratu behar direlarik;.